Madison etorbidea
Madison etorbidea | |
---|---|
Geografia | |
Luzera | 9,7 km |
Lurraldea | Manhattan |
Ezaugarriak | |
Loturak | 48th Street (en) |
Madison etorbidea (ingelesez Madison Avenue) New Yorkeko Manhattan burguko etorbide bat da. Norabide bakarrekoa eta 9255 metroko luzerakoa, hegoaldetik iparraldera Madison Square Gardenetik, 23. kalearen inguruan Madison Etorbideko Zubiraino 138. kalean hedatzen da. Midtown, Upper East Side, Spanish Harlem eta Harlem auzoak zeharkatzen ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Etorbideak bere izena Madison Squaretik jasotzen du, honek, era berean, bere izena James Madisongandik jaso zuelarik, AEBetako laugarren presidentea izan zena. Jatorrian, Madison Etorbidea ez zen 1811ko Komisarioen Planaren zati, eta 1836an egina izan zen Samuel B. Rugglesen ahaleginen ondoren, Gramercy Park 1831n eta Union Square garatu zituena.
Estatu Batuetan, "Madison Avenue" izena, sarri metonimikoki erabiltzen da publizitaterako, eta etorbidea publizitatearen industriarekin identifikatzen da sektore honek 1920ko hamarkadan jasan zuen hazkuntza handiaren ondoren.
Toki interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pierpont Morgan Library 225. zenbakian, 36. kalearen inguruan, Murray Hillen.